HETEROPTERUS
Gipuzkoako Entomologia
Elkartea

Elkartearen bazkaria: martxoaren 18an

Elkartearen bazkaria: martxoaren 18an
Aurten ere, eta ohitura onei eusteko asmoz, bazkari bat antolatu dugu, bazkide, lagun, jarraitzaile eta gainerako entomologoei zuzenduta. Datorren martxoaren 18an, larunbata, elkartuko gara Hernaniko Ugaldetxo jatetxean (GI-3410 errepidea, Km. 8,5). Menua merkea izango da, lehenengo eta bigarren platerak eta etxean egindako hainbat postre hautatzeko aukerarekin. Etortzekotan, beharrezkoa da martxoaren 16a baino lehen baieztatzea.