HETEROPTERUS
Gipuzkoako Entomologia
Elkartea

Elkartearen bazkaria (2018)

Elkartearen bazkaria (2018)
Badago data: apirilaren 14, larunbata. Eta leku berri bat: Joxixionia Jatetxea, Oiartzunen. Urtero bezala, bazkide, lagun, jarraitzaile eta gainerako entomologoak elkartuko gara mahai baten inguruan. Hori 14:00etan izango da. Aurreko urteetan ez bezala, beste topagune bat ere bai: lehenago etorri ahal izanez gero, 11:00etan zeozer hartuko dugu Miren Tabernan eta hortik udal liburutegira mugituko gara (aurre-aurrean dago!) ixtorio eta abenturatxo entomologikoak entzun eta kontatzera, “komunikazio informal” sorta modura. Bertan portatila, proiektorea eta pantaila izango ditugu eskuragai. Leku guztiak (taberna, liburutegia eta jatetxea) gertu-gertu daude elkarrengandik eta Oiartzungo enparantza eta udaletxetik. OHAR GARRANTZITSUA: apirilaren 1a baino lehenago esan etortzekoa bazara.