HETEROPTERUS
Gipuzkoako Entomologia
Elkartea

Elkartearen bazkaria (2019)

Elkartearen bazkaria (2019)
Datorren martxoaren 30ean, larunbata, berriro elkartuko gara mahai baten inguruan, urtero bezala. Oiartzunen. Joxixionia Jatetxean. 14:00etan. Joxixioniako janari goxoekin ezezik, intsektuei buruzko solasaldiekin ere gozatzeko aukera izango dute bazkideek, lagunek, jarraitzaileek eta entomologia interesatzen zaion edonork. Topaketa 13:00etan hasiko da handik gertu, Miren Tabernan, pixka bat lehenago etortzea daukanarentzat. OHAR GARRANTZITSUA: martxoaren 21a baino lehenago esan etortzekoa bazara.