Lege oharra
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, aitortzen da heteropterus.org Oiartzunen egoitza duen Gipuzkoako Entomologia Elkarteak kudeatutako webgunea dela.
Erantzukizuna
Webgune honetara sartzen den orok erabiltzailea dela onartzen du eta bertan ezarritako xedapenak, bai eta ezar liteken bestelako lege xedapenak ere, zorrotz gorde eta betetzeko konpromisoa hartzen du.
Heteropterus.org-ek webgunean agertzen den edozein motako informazioa aldatzeko eskubidea erreserbatzen du, erabiltzaileak aurretik ohartarazi edo jakinaren gainean jartzeko inongo betebeharrik ez egonik eta webgune honetan argitaratzea nahikoa dela ulerturik.
Datu pertsonalen babesa
Heteropterus.org-ek pertsonalak diren datuak babesteko espainiar legedia betetzen du eta bai Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DPBL) xedatutako betebeharren betetze osoa, bai eta DPBL garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua eta unean-unean indarrean den legedia ere bermatzen du, eta erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta prozesamendu zuzena bermatzeaz arduratzen da.
Spam kontrako politika
Heteropterus.org-ek adierazten du eskatu gabeko komunikazio komertzialen bidalketen aurka eta “spam” delakoaren edozein jokabide edo adierazpenen aurka dagoela. Aldi berean mota horietako jokabide gehiegizkoen kontrako borrokarekin bat egin eta konpromisoa hartzen duela adierazten du.
Hori dela eta, heteropterus.org-ek erabiltzaileei bermatzen die bere webgunean jasotako datu pertsonalak ez direla, inolaz ere, emango, konpartituko, transferituko edo salduko inongo hirugarrengori.
Arrazoi berberengatik, erregistro-prozedura ez da erabili behar norbere ez den pertsonen posta-helbideak inskribatzeko, delako pertsona horien baimen zehatzik izan ezean. Heteropterus.org-ek praktika horren aurreko neurri bat aurkezten du, erregistrorako formulario bat alegia, zeinaren bitartez izen bat eta mail helbide bat besterik ez bidaltzeko aukera ematen duena. Inskripzioa ez da guztiz burututa izango interesatuak, aurretiko mail bidezko harremanaren ondorioz, bere baimen zehatza ematen ez duen bitartean.
Edozein kasutan, erabiltzaileak inskripzioa bertan behera utz dezake, bai eta bere datuak gure sistematik berehala ezabatuta izan daitezen eskatu ere, ondoko posta elektronikoaren bitartez harremanetan jarriz: heteropterus@heteropterus.org.
Erabiltzailearen datu pertsonalen prozesamendurako onespena
Inskripzioaren ekintzaren bidez, erabiltzaileak bere baimena emango du hornitutako datu pertsonalen prozesamendurako, DPBLaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera. Erabiltzaileak bere eskubideak erabili ahalko ditu DPBLaren 5. artikuluaren zehaztapenetan adierazita dagoen bezala.
Ekintza horiek erabiltzailearen baimen zehatza ere badakarte datuen nazioarteko transferentziarako, betiere DPBLak jasotako baldintzetan, arestian aipatutako hornitzaileen instalazioetako kokapen fisikoa dela eta.
Eskatutako datu pertsonalak fitxategi batean gordeko dira, zeinaren helburua baita heteropterus.org webguneari buruzko berritasunen komunikazioa, fitxategi horren arduraduna heteropterus.org izanik. Halaber, erabiltzailearen eskubideei buruzko atalean adierazitako eskubideak erabiltzeko aukeraz informatuta geratzen da.
Erabiltzailearen eskubideak
DPBLaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, erabiltzaileari jakinarazten zaio erregistroaren datu-basearen xede bakarra dela Gipuzkoako Entomologia Elkartearekin zerikusia duten argitalpen eta albisteen bidalketa. Titularrak eta beste inork ezingo du bere datuetara sartu eta datu horiek ez dira, inolaz ere, emango, konpartituko, transferituko edo salduko inongo hirugarrengori.
DPBLan xedatutakoaren arabera, heteropterus.org-en aurrean erabiltzaileak edozein momentutan ahalko du sartzeko, zuzentzeko, indargabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili.
Jabetza intelektuala eta edukien erabilera
Heteropterus.org webgunea eta, modu adierazlean baina ez mugatzailean aipatuta, bere programazioa, edizioa, bilketa eta bere funtzionamendurako beharrezkoak diren bestelako elementuak, diseinuak, logotipoak, testua edota grafikoak barne hartuz, heteropterus.org-en jabetza dira edo, bestela, egileen lizentzia edo baimen zehatza du.
Heteropterus.org-ek aurretik baimendu ez duen edozein erabilera egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen hauste larritzat joko da.
Heteropterus.org-enak ez direnak baina webgune honetan ager litezkeen diseinuak, logotipoak, testuak edota grafikoak zein bere jabearena da, elementu horien inguruan sor litekeen edozein eztabaidaren erantzuleak jabe hauek izanik. Edonola ere, heteropterus.org-ek haiengandiko baimen zehatza du aldez aurretik.
Litezkeen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen hausteei buruz edota webgunearen edozein edukiri buruz edozein iruzkin egiteko, posta elektroniko bat bidal dezakezu heteropterus@heteropterus.org-era.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Webgune honekin edo bertan garatutako jarduerekin zerikusia izan lezaketen eztabaiden edo arazoen kasuan aplikatu beharreko legedia espainiarra izango da, eta legedi horren pean jartzen dira parte hartzaileak.