Bizkaiak bere intsektuen ezagutza behar du
10.000 espezie baino gehiago?
Bizkaian, geure estimazioen arabera, baliteke intsektuen 10.000 espezie baino gehiago bizi izatea. Hala ere, orain arte burutu diren ikerketak zati txiki baten berri izatera baino ez dira iritsi. Are gehiago, gaur arte ez zen existitzen ezta historian zehar inoiz bai aipatuak izan badiren espezieen zerrenda bat ere. 2.000 eta 3.000 arteko espezie-kopurua eduki lezakeen zerrenda hori da, hain zuzen, inbentario honen eta datu-base honen helburua.
Memoria naturalistikoa
Euskal Autonomi Erkidegoko entomodibertsitatearen inguruko ezjakintasun-egoera larriak kezkatzen gaitu. Orain Bizkaiak aurrerapauso bat ematen du bere lurraldean dagoen ezagutza biltzen. Eta une erabakigarri batean eman egiten du: Seigarren Suntsipen Handiaren hasieran. Belaunaldien arteko ingurumen-amnesiaren aurrean, “memoria naturalistikoaren” aldeko erronka egiten da. Habitaten suntsipenak ekarritako intsektuen “apokalipsi” edo “armagedon” delakoa egiazkoa da, eta ez hipotesi bat. Premiazkoa da, inongo dudarik gabe, gizakia eta gainerako Naturaren arteko harreman bestelako bat.
Ezagutzaren biltzea
Hori bezain premiazko suertatzen da “dagoenaren” inbentarioa egitea, hura babestu ahal izateko edo, gutxienez (eta atsekabez), etorkizunean “galdu denaren” zenbatespena egin ahal izateko. Premiazkoa da entomofaunaren inbentarioari ekitea... eta ezinbesteko hasiera bat da argitalpen zientifikoetan badagoen ezagutzaren biltzea.